Une hauetan gidaria Bilboko Gurutzetako ospitalean aurkitzen da eta ez da jakitera eman haren egoera zein den. Hala ere, udaltzaingotik azaltzen dutenez gidaria berez eta kordean irten da autotik eta suak hartutako jertsea erantzi ahal izan du.
Udaltzaingotik emandako azalpenen arabera, soldagailuetarako erabiltzen den bonbona txiki bateko gas-ihesak eragin du leherketa, gidariak piztutako zigarroaren ondorioz. Lehenik Arrasateko ospitalera eroan dute erreketekin baina handik Gurutzetakora trasladatu dute berehala.
Autoa kiskali eta barrutik txikituta geratu bada ere, inguruan ez da kalterik egon, udaltzaingoaren arabera. Hain zuzen, egoera azkar kontrolatzeko modua egon da, leherketa eta berehala udaleko zerbitzuetako kamioi bat igaro delako lekutik eta su-itzalgailuei esker menderatu dute sua.