"Orduko maiatzaren 23an grabatua, Arrasate Telebistan (ATB). Garai hartan Zenbat buru hainbat aburu saioa aurkezten nuen Arrasateko telebista katean. Ordudanik zerbait aldatu da: moda bera eta protagonistak eurak ere bai…", dio Debagoieneko historiagileak bideoak dakarrena laburbilduz.
Angiozartik Arrasatera
Markiegiri dagokionez, berriz, Velez de Mendizabalek kontatzen du zela "1940an Arrasatera iritsi zen Jose, jostun ofizioari aukera hobeak aurkituko zizkiolakoan. Eta horrela gertatu zen, 2015ean hirurogeita hamabost urte betetzen baititu Markiegi Jostundegiak, lehen establezimendua ireki zuen kale berdinean".
Angiozartik (jaioterritik) Arrasatera etorri zen ezkonduta, gero Eibarrera joan zen familia osoa amaren maistra ofizioarengatik eta 1940an atzera ere Arrasatera etorri ziren, goiko kontakizunean jasota dagoen moduan.
Testu osoa irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogean klika daiteke.