Memoriaren "ibilbide luzean", beste urrats bat emateko deia egingo da gaurko elkarretaratzean

Oroimenaren Eguna dela-eta, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, 18:30ean. Udaletik, herritarrei bizikidetzaren aldeko urrats horretan bat egiteko deia egiten zaie.

Arrasateko alkatearen oharra:

Atzo, Arrasateko Udal Korporazioko Bozeramaile Batzordea bukatu ostean adierazi genizuen bezala, gaur, azaroak 10, MEMORIAREN EGUNA dela eta, arratsaldeko 18,30tan, 15 minutuko isilunea ospatuko da. Ekitaldi honetan, bozeramaile bileran adostu genuen bezala, inongo adierazpen instituzional edo balorazio politikorik egin gabe.

Udaletik Memoriaren Eguna ospatzea, ibilbide luze batean gestu edo urrats bat dela adierazi nahi diogu Arrasateko herriari  eta gai hau inondik inora era partidistan erabili nahi ez dela.

Memoriaren egunean,  Bergara, Aretxabaleta herrietan aldiz lortu dena, Arrasaten, gure herritarren aurrean udalean ordezkaritza dugun alderdi politikoen guztien parte hartzea izateko aukera galdu dugu.

Arrasateko Udalak elkarkidetzaren eta bizikidetzaren alde lanean jarraituko dugu

Arratsaldeko ekitaldian elkar ikusiko garelakoan,

Arrasateko Udala.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.