Deialdian elkarteak esaten duenez, Fagor Etxetresnen “eraisketa neurtua” Mondragon Korporazioaren pean “programatu” zen eta Fagor Taldeak eta Fagorren zuzendaritzak “babestua” izan zen. Zuzendaritza horretako kide batzuk “gaur egun CATAn” daudela dio Ordainduk.
Honako hau gaineratzen du: “Orain diote [Mondragon Korporazioa] beste zerbait dela eta ez dutela erantzukizunik. Lekuko soilak ziren. Lanik gabe geratu zirenen laneratzearekin inplikatzen dira. Zergatik, Fagor eta [Korporazioa] gauza desberdinak badira eta ez badago ardurarik edo mendekotasunik?”
Elkarteak lanpostuetarako soluzioak “exijitzen” ditu, baina “zehatzago esateko, aurrezkiak bueltatzea exijitzen” dute.