'Dantzariak. 1946. Danzaris'

Ubane Madera 2015ko aza. 10a, 09:08
Arrasateko dantzariak, 1946an.

"Dantzariak. Horixe genituen neska-neskato hauek 1946an, Arrasateko kolore gris hartan alaitasun apur bat ipini guran. Egun hartan, taldeak bere artea eskaini zien herriko zenbait aitajaun-amandreri, udaletxean omenduak izan zirenak". Horixe da 1949an jaiotakoen blogean Josemari Velez de Mendizabalek gaur argitaratutako post-a. Barruan daude jarrita dantzarion izenak. 

"Goitik hasita, eta ezkerretik eskuinera: Arantza Zeziaga, Mari Tere Altuna, Tere Ortubay, Mertxe Aranburu, Ovidia Iriondo, Enkarna Arzamendi, Miren Uriarte, Nati Garmendia, Begoña Landa, Mari Tere Zarraoa, Nere Atxa, Mari Nieves Otaduy, Trini Kintana, Karmentxu Ubago,  Edurne Itziar Balerdi; lehen lerroan, eserita, Balerdi, Arantza Velez de Mendizabal".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak