Oraingoz, udaltzainek duten ebidentzia bakarra da kalean aurkitutako balinak baina horien jatorriaz eta tiroketen egiletzaz ezer ez dakitela dio Iñaki Arriaga udaltzainburuak eta, gainera, halako gertaerak argitzea "ez da batere erraza", dio hark.
Lehen gertaera eguazten gauean izan zen eta Herriko Plazan dagoen Itzala taberna kanpoko beirari eusten dion murru baxuan zegoen ontziteria agertu zen puskatuta eta kale barrenean aurkitzen den Zarraoa lurrin-dendako kristalezko atea pitzatuta agertu zen baita ere. Bariku arratsaldean, ostera, berriz entzun ziren tiro hotsak zenbait lekukoren arabera.
Udaltzaingoan, berriz, ez dute inolako salaketa ala jakinarazpenik jaso eta gertaerak argitu nahian segitzen dute, herritarrei eskaera eginaz, ezer sumatu ala bestelako informaziorik izatekotan, udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko.