Haren aldeko meza entzun ondoren, eliza ondoko tabernan egin dute mokadutxoa garai bateko kontu zaharrak gogoratzeko aitzakia polita, eurentzako irakasle bat baino gehiago izan zen emakumearen omenez. "Belaunaldi askotako ehun bat ikasle inguru elkartu gara. Oso ona zen, ez zen hezkuntza kontuetara mugatzen, familiaren baten arazoren bat zegoenean ere eskuzabaltasun osoz laguntzeko prest zegoen beti" kontatu du Pepi Gartziak. "Bihotzean aztarna utzi digu askori" gaineratu du Placi Gartziak. Isabel maistraren senideak ere omenaldian ziren; horien artean haren ahizpa den Carmen: "Isabelek pentsatuko luke ez duela merezi horrelako omenaldirik merezi. Hark bere eginbeharra zelako egin zuen egindako guztia; etxean ere horrelakoa zen. Zazpi anai-arreba ginen; bera zen nagusiena eta guztion ardura hartzen zuen".