2004. urtean sortu zen The Longboards taldea. Musika instrumentala egiten dute, 60ko hamarkadako surf doinu orijinalekin eta erritmo biziekin. Dantzan jarriko dituzte Arrasateko gaztetxean bildutako guztiak.
Hasiera batean, azaroaren 12ko Kooltur saioan Mike Noga australiar bakarlariak jo behar zuen gaztetxean; azkenean, baina, Europan zehar egin behar zuen bira bertan behera utzi du, eta haren ordez bizkaitarrak arituko dira taula gainean.