Bost urtetik gorako haurrentzako ipuinak kontatuko ditu Ines Bengoak azaroaren 12an, eguena, Santa Marinako Auzo Bibliotekan. Kamishibai izena dauka saioak, "paperezko antzerkia" japonieraz, hain zuzen. Bengoak kutxatxo batetik aterako dituen irudien laguntzaz kontatuko ditu istorioak, haurren atentzioa erakartzeko asmotan. Japoniako eta munduko beste txoko batzuetako ipuinak izango dira. Saioak 50 minutu inguruko iraupena izango du. Arrasateko Udal Bibliotekak antolatu du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.