3 eta 9 urte bitarteko umeei zuzendutako ikuskizuna da. Sarrerak 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira, leihatilan edota Amaia Antzokiaren webgunearen bitartez.
"Oso ikusgarria"
Glu Glu taldeko Mari Cruz Melgosa produktore eragileak hauxe azaldu du: "Oso ikuskizun ikusgarria da, dekorazioarekin eta argiekin jolasten dugu eta". Melgosak azaldu duenez, protagonista nagusiak ipuin klasikoko berak dira; hau da, Txanogorritxo, amona eta otsoa, eta Txanogorritxok egiten duen ibilbidea ere bera da, baina istorioari moldaketaren bat edo beste egin dizkiote, "kutsu pedagogikoagoa" emateko asmoarekin. "Umeen parte hartzea da antzezlanaren esentzia", dio Melgosak. Azaldu duenez, abesti ezagunak tartekatu dituzte istorioan zehar, ikusleek abes dezaten.