Anttonen eta Morgansen kontzertuak Jai Zalen

Maite Txintxurreta 2015ko aza. 6a, 14:48

Gaur, azaroak 6, Antton Uriarte –Antton izenez ezaguna– elorriar bakarlariaren kontzertua izango da ikusgai, gauean, Jai Zale tabernan. Bihar arratsaldean, berriz, Morgans talde madrildarrak joko du. Funk eta jazz arteko fusioa lantzen dute azken horiek. Zazpi kidez osatutako taldea da, eta, Jai Zale tabernatik azaldu dutenez, Euskal Herrian hainbat kontzertu eskainiko dituztela aprobetxatuz ekarri dute Arrasatera. Emanaldi bietarako sarrera doan izango da.

Horiekin ez dira, baina, azaroko kontzertuak bukatuko Jai Zalen. Hilaren 20an, egubakoitza, Izaki Gardenak taldeko Jon Basagurenen musika zuzenean entzuteko aukera izango da. Asteburu bereko domekan, berriz, hilaren 22an, Kasernarat taldearen txanda izango da. Irungo eta Oreretako musikariz osatutako hirukote akustikoa da azken hori.

Literatura jauziak

Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak bultzatutako Literatur jauziak egitasmoaren baitan, domeka honetan, hilak 8, irakurraldi kolektibo musikatua izango da Jai Zale tabernan, herriko hainbat irakurle eta musikarirekin batera. 19:00etan izango da.

Azaroaren 15ean, berriz, ekimen beraren baitan, Mikel Antzaren Ametsak ere zain liburuko poemen errezitaldia izango da Josu Landaren, Gotzon Barandiaranen eta Itziar Castrilloren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak