1980-1981 ikasturtean Arrasateko San Frantzisko Xabier ikastolan 8. mailan batera ibili ziren ikasleendako eta irakasleendako topaketa antolatu dute bigarren aldiz. Azaroaren 28an elkartuko dira: alde zaharretik bisita gidatua, talde argazkia Herriko plazan, kantu-poteoa eta Kasino elkartean bazkaria egingo dute, besteak beste. Azaroaren 18rako eman beharko da izena: "Ezagutzen duzu zure burua? Bai? Bada, azaroaren 28an ikusiko gara!", diote.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.