Amaia antzokian taularatu zuen atzo, zapatua, Marina opera Arrasateko Ozenki elkarteak eta taldeko presidente Manu Gallardoren hitzetan, aktoreak zein ikusleak, denak atera ziren pozik antzokitik. "Abesbatza oso ondo aritu zen. Baita aktoreak ere. Roque-ren papera egin zuen Andres Del Pino madrildarrak esaterako, sekulako esperientzia du opera eta zarzuela lanetan eta atzo Arrasaten oso gustura egon zela aitortu zigun. Pentsa, atsedenaldian behera jaitsi eta ikusleekin berba egiten aritu zen. Gertutasun horrek eragina izan zuen ikusleengan eta parte-hartzaileengan eta hori nabaritu egin zen giroan. Oso pozik gaude emaitzarekin, bai", aitortu du gaur arratsaldean Manu Gallardok.
Marina-k izan duen harrera onarekin laster hasiko dira obra berria prestatzen Ozenki elkartekoak. Martxoan estreinatuko dute lan berria.