60 pertsona inguruk zeharkatu dute Aramaio erreka lur azpitik

Josu Bilbao 2015eko urriaren 31

Arrasatearrak Aramaio erreka lur azpitik zeharkatzen

Ibilbideak arrakasta handia izan du, eta umeek eta helduek Arrasaten lur azpian doan Aramaio erreka gertutik ezagutu ahal izan dute. Ibilbidean, Itxaso Beitia Ingurumen Eskolako langileak eta Nerea Lazpiur Arrasateko Udaleko Ingurumen teknikariak erreka estaltzeak zer ondorio ekar dituen azaldu dute.

Muzibarreko biribilgunetik hasi eta Maalako biribilgunera ia ordubeteko lur azpiko ibilbideaz gozatu dute herritarrek. Gainera, ibilbidearen bukaeran Olaia Martinek, espezie inbaditzaileei buruzko hitzaldi bat eman du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak