Berako Borrokan boskoteak irekiko du azaroko kontzertuen zikloa. 90. hamarkadaren erdialdean sortu zen taldea, eta post-rocka eta musika esperimentala jorratzen ditu.
Hilaren 19an, berriz, Anari etorriko da Arrasateko Gaztetxera. Azkoitiko musikariak berriki kaleratu du Zure aurrekari penalak izeneko disko berria, haren bosgarrena.
Hileko azken eguenean, berriz, Moonshine Wagon gasteiztarrak izango dira taula gainean. Duela bi urte sortutako taldea Folk You! izeneko lan berria aurkezten dihardu.
12koa finkatzeke
Azaroaren 12rako Mike Noga australiar bakarlaria etorri behar bazen ere, azkenean bira bertan behera utzi behar izan du, eta haien ordezko bila dabiltza orain Kooltur-etik.