Zapatuko lur azpiko ibilaldian Nerea Lazpiurrek eta Itsaso Markaidek erreka estaltzearen ondorioen berri emango dute, eta aurreratu dutenez mito batzuk uxatzeko –tunelean hainbat arratoi daudela dioena, kasu– aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Maalako biribilgunetik irtetean, Olaia Martin adituak espezie inbaditzaileen problematika zertan datzan azalduko du. Ondoren hamaiketakoa egingo dute. Katiuskak edo botak eta linterna bat eramatea gomendatu dute antolatzaileek.
Lehiaketarako azken orduak
Domekan, berriz, erreka auzolanean garbitzeko deia egin dute Ingurumen Sailetik. 09:30ean elkartuko dira Laubide plazan eta erreka garbitu ostean hamaiketakoa egingo dute. Bestalde, Arrasateko errekak izeneko argazki lehiaketara erretratuak aurkezteko azken eguna bihar izango da, urriak 31.