"Udazkenarekin bat, egunak laburrago bihurtzen dira eta gauak luzatzen hasten dira. Ordua aldatzeko garaia ere iristen zaigu. Gauak luzatzen doazen heinean eguzkiaren presentzia geroz eta txikiagoa izaten da eta iretargiaren beharra geroz eta gehiago sentitzen dugu. Iretargiarekin elkartzeko eta hari ongi etorria emateko sasoia iritsi da". Testuinguru berezi horretan oinarrituta antolatu du Txatxilipurdik Gau-Eguna ikuskizuna; ikuskizuna hasi aurretik eskulan tailerrak egingo dituzte Kondekua zelaian, 17:30etik 18:15era.
Iazkoa, oso arrakastatsua
Iaz ere, sasoi berean, antolatu zuten Gau-Eguna ekintza. Herriko Plaza izan zuen epizentro eta alde zaharreko zenbait kale ere hartu zituen ekimenak. Tailerrak, askotariko akrobaziak eta ipuin kontaketa ibiltariak izan ziren protagonista iaz, giro magiko baten; haur zein gaztetxo ugari elkartu ziren. Aurten magiak Monterron hartuko du.