Honakoa eman dute aditzera Ino be Libre ekimeneko ordezkariek: "Herriko alkate zela, Garzon epailearen aginduz atxilotua eta espetxeratua izan zen, eta ondoren, hiru hilabete espetxean igaro ostean eta fidantza bat ordainduta, behin-behineko askatasunean atera zen. Ordutik, astero epaitegian aurkeztu behar izan da eta estatu espainiarretik ateratzeko debekua du. Elkartasunetik konpromisora salto egiteko unea da, epaiketa politikoen aurka eta eskubide zibil zein politikoen alde egiteko unea".