Kataluniako Lloret de Mar herrian kokatzen da eta opera gehienen antzera, amodiozko istorioa du oinarri. Erromantizismo garaian idatzi zuen Emilio Arrieta nafarrak (Gares, 1823- Madril, 1884) eta bitxia bada ere, hasieran zarzuela izateko idatzi zuen. Zarzuela moduan ez zuen arrakastarik izan apenas eta, ondoren, beste ekitaldi bat gehitu zion –hiru ditu guztira–, hainbat musika aldaketa egin zizkion gero, eta opera bihurtu zuen horrela. Zarzuela izateari utzi eta opera moduan Madrilen estreinatu zenean, erabateko arrakasta lortu zuen.
Goi mailako interpreteak
Marinaren (Helena Orkoien) eta Jorgeren (Luis Alberto Giner) arteko amodio istorioan oinarritzen da argumentua. Orkoien sopranoarekin eta Giner tenorearekin batera, bakarlari nagusiak dira Andres del Pino baritonoa (Roque) eta Jesus Lumbreras baxua (Pascual); Donostiako Sasibill abesbatza ere taula gainean izango da eta Donostiako orkestra lirikoak ere hartuko du parte. Gainera, Ozenki elkarteak eskualdeko artistei lekua egiteko helburuaren adierazle da Marije Ugalde eta Valen Moñux bergararren parte hartzea. Bi ordu eta 20 minutu inguru irauten du. 200 eserleku inguru daude libre oraindik; sarrerak erosteko klikatu hemen.