Beltzean Mintzo dokumentalean Hegoamerikako zazpi jatorrizko hizkuntza-komunitatetako kideen testigantzak jasotzen dira. Testigantza horiek Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak gradu-ondoa egiten egon ziren bitartean jaso zitzaizkien protagonistei.
Hala, dokumentalak Hegoamerikako jatorrizko hizkuntza nagusien egoera, hizkuntza eta komunitate horien erronkak eta mintzaira horien biziberritzea zertan den azaltzen du.
Eta, bide batez, euskalgintzak azken hamarkadatan egindako lana “balioan jarri”, protagonisten kanpoko begiradaren bitartez.
Denera, 45 minutu irauten du lanak, baina bukaeran gaiaz solas egiteko aukera izango dugu Garabideko Txema Abarrategi eta Ander Bolibarrekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.