Era berean, udaltzainak laguntza behar zuen pertsona bat artatzera joan zirela ohartarazi du LABek: "Gure lankideak ez ziren lekura joan bertaratzeko dei bat jaso zutelako, ohiko erronda egiten ari ziren lekuan bertan laguntza behar zuen pertsona batekin topo egin zutelako baizik. Zer pentsatuko genuke laguntza eskaera baten aurrean udaltzainek entzungor egin izan balute?"
Adierazpena osoko bilkuran
Urriaren 13ko osoko bilkuran Maria Ubarretxena alkateak adierazpen bat irakurri zuen zauritutako udaltzainei babesa adierazten eta domeka goizalde hartan gertatutako erasoa salatzen.