Arrasateko Per Tutti pizzeriak Mondrate areto futbol taldea babestuko du aurrerantzean. Futbol taldea babesle bila ari zen, orain arteko gastuak jokalariek euren poltsikotik ordaintzen zituztelako. Senior eta junior mailetako taldeen ekipazioak ordaindu ditu pizzeriak eta bi aldeek espero dute egubakoitzean aurkeztu zuten akordioa urte askotarako izatea. Zapatuan 3-5 galdu zuen senior mailako taldeak, Pescados Ferreres Anaiak taldearen aurka; 13 talde dituen Gipuzkoako txapelketan zortzigarren postuan dago talde arrasatearra, lau punturekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.