Debla-k, ijito familia baten istorioa kontatzen du, amodioaren eta tradizioaren artekoa; bikain taularatua agertokira igo ziren aktoreen, dantzarien zein musikarien eskutik. Azpimarratzekoa Javi Gil arrasatearraren lana gitarra klasikoari malkoak eta oihuak ateratzen, txundituta utzi zituen bertaratutakoak Alicia Gallardoren dantzen energia eta sentimenduari batuz. Urte batzuk daramatzate Debla opera alderik alde eramaten eta batzuetan musika bandak lagunduta interpretatu arren, atzoko formatu txikiak; gitarra klasikoa, kaxa flamenkoa, baxua eta ahotsak gertukoagoa egin zuen emanaldia. Andaluziako folklorearen errepasoa egin zuten momentu alai eta dibertigarriak, intimo eta tristeekin bateratuz; tartean Una noche en Granada edo Zapateado kantuekin lagunduta. Barruak hustu zituzten artisten agertokian eta ikusleek eskertu egin zuten.