Gainera, ur etenik ez badago ere, Bizkaia etorbideko biribilgunetik hasita udalerriko mendebalderantz dauden etxeetan, Gesalibarreraino, hainbat eragozpen izan daitezke. Hala nola, presio gabezia edo ur ugerrak. Egin beharreko lanek eragingo diote ur sare orokorrari, lanok Udala plazan egingo dira eta bertan ur hargune berri bat jarriko dute. Arazorik izan ezean, iragarritako hiru ordu eta erdi pasatu baino lehen ekarriko da bere onera ur hornidura. Baina, ezustekoak beti gertatu daitezkeela eta, badaezpada, ur etena programatu da hiru ordu eta erdirako.