Anger taldeak Suitzan eta Italian joko du asteburuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko urr. 23a, 14:15

Euskal Herria non cammina sola! ekimenaren baitan honakoak izango dira bi kontzertuak: Bergamon (Italia) gaur, eta Luganon (Suitza) bihar. 

"Markinako Oliba Gorriak taldeari Suitzan kontzertu bat jotzeko proposamena heldu zitzaien Euskal Herrian bizi den lagun suitzar baten bitartez. Euskal Herriko bi talde gonbidatu nahi zituzten eta Markinakoen aspaldiko lagunak garenez, eurekin joateko proposatu ziguten" kontatu du Arkaitz Biainek.

Sute Perfektua aurkezteko egindako zuzenekoen antzerako errepertorioa prestatu dute. "Disko berriko eta aurreko lanetako beste zenbait kantu batuko ditugu. Zalantzarik gabe, pasioz eta ilusio handiz arituko gara; ez dugu sekula horren urrun jo eta jaialdi polita izango da gainera". 

Euskal Herriarekin elkartasuna 

Suitzako Ticino kantonamenduko Collettivo Scintilla delako eragile sozial eta politikoak antolatzen du ekimena. "Euskal Herrian bizi dugun egoera politikoa eta gatazkaren ondorioak kontutan hartuta elkartasun egun bat antolatu dute Luganon eta Bergamokoa ere ekimen beraren baitan kokatzen dela gaineratu du Angereko abeslariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak