Izenematean 100 lagunen bueltan ibiltzen badira, dagoeneko erdiak eman dute izena Internetez, Arizmendin bertan ala Loramendi kirolak dendan: "Ikusiko dugu azken orduan zenbat lagun animatzen diren, baina aurrez ikusita, itsura polita hartzen dabil lasterketa", adierazi du David Berezibar antolatzaileak.
Kros azkarra da
Distantzian, Arrasateko lasterketa hori ez da beste batzuk bezain luzea (5,7 kilometro), baina horrek ez dio zorroztasuna kentzen, aurrean ibili gura duenak erritmo bizian hasi behar duelako proba. Noski, atzerago ere berdin-berdin goza daiteke lasterketaz, besteak beste, ikusleen partetik animo gehien jasotzen den lasterketa delako. Antolatzaileek, gainera, lasterketa osteko zozketa azpimarratu dute: "Herriko komertzioei esker egiten duguna. Lasterkari ia guztiek eramaten dute opariren bat etxera".