Doan afaltzeko aukera Ibai-Arteri esker

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko urr. 22a, 16:57

Ibai-Arteren Arrasate txartelaren aurkezpena.

Arrasateko Ibai-Arte merkatari elkarteak 42 afari zozketatuko ditu Arrasate txartela erabiltzen duten bezeroen artean; erosketa egiten duen unean bertan jakingo du bezeroak afaria tokatu zaion edo ez. Ekimenak azaroaren 20ra arte iraungo du eta txartel irabazleak azaroaren 21ean banatuko dira Seber Altube plazan (13:30). Honako jatetxe hauek hartu dute parte eskaintzan: Arteaga, Hilarion, Hotel Mondragon, Lora, Sara merenderue eta Txoko 2. Saritutako txartelak 2016ko otsailaren 29a baino lehen trukatu beharko dira, eta beharrezkoa izango da jatetxean lekua aldez aurretik hartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak