Madrileko Askapeneko epaiketak salatzeko autobusak antolatu ditu Arrasateko Libre plataformak

Eneko Azkarate 2015ko urr. 22a, 13:09

Madrileko Libre taldeak manifestazioa deitu du urriaren 31rako, "espainiar gobernuari Euskal Herriaren aurkako erasoak geldi" ditzan eskatzeko, Arrasateko Libre plataformatik adierazi dutenez. Egunotan epaituko dituzten Askapeneko kideen eta, oro har, epatzen ari diren eta epaituko dituzten beste "ehunka euskal herritarren egoera" salatzeko izango da manifestazioa. Madrilera joateko autobusak irtengo dira Euskal Herritik eta baita Arrasatetik ere.

Arrasatetik, Garibaitik irtengo da zapatuan, urriaren 31n, bertan, 10:00etan. Itzulera berriz, 00:00etarako iragarri dute Madriletik. Autobusean joateko izena eman behar da Irati Tabernan urriaren 28a, eguaztena, baino lehen.

Atotxatik Solera bitarteko manifestazioan, "epaiketa politiko guztiak eteteko eta gatazka politikoari irtenbidea emateko" eskatuko zaio espainiar gobernuari, Libretik diotenez.

Manifestazioaren ondoren Vallecasen jaialdia egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak