Arrasate Dragoi Gimnasia taldeak lan polita egin du Espainiako Kopan

Josu Bilbao 2015eko urriaren 20a

Aerodance kategoriako taldeko kideak

Zaragozan hasi dituzte denboraldiko txapelketak Dragoi taldeko neskek. Siglo XXI polikiroldegian iragan astebukaeran jokatu zen Espainiako Gimnasia Aerobikoko Kopan, estatu osoko eta maila oneko gimnastak elkartu ziren.

Hirugarren kategorian, bakarkako lanetan, Araitz Altubek 5. postua lortu zuen, eta Mirentxu Amozarrainek 7. postua. Gainera, Aerodance kategorian, taldeka, 5. gelditu ziren Arrasate Dragoi taldeko neskak (Maialen Gallardo, Maialen Diaz, Maite Oliden Kimi Lopez de Aretxaga eta Leire Ugarte).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak