Txinaraino heldu da Maritxu Kajoi

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko urr. 20a, 17:53
Shangaiko Maritxu Kajoi Egunean parte hartu zuten arrasatearrak, dotore-dotore jantzita.

Shangaiko Euskal Etxean Maritxu Kajoi eguna ospatu zuten zapatuan, urriak 17. Shangaien eta inguruetan bizi diren 50 bat euskal herritar elkartu ziren: poteoa, afaria eta DJ emanaldia izan zituzten. Arrasatearrek eskapulario eta guzti –argazkian– ospatu zuten eurendako horren berezia den eguna: "Eskerrik asko Maritxu Kajoi Komisiñoari beste urte batez ere eskapularioak bidaltzearren. Ezagutzen ez zuen jendeari arraroa egin zitzaion ama birjina bat lepotik zintzilik eramatea, baina arrasatearrondako ezinbestekoa zen!", adierazi dute. Miraria ere egin zuen han Maritxuk, abenduan ospatuko duten euskal jairako dantza ikastaroak lehen aldiz antolatuta. 

Urriko lehen asteetan Txinan oporrak direla aprobetxatuta eta ahalik eta jende gehien batzeko asmoz ospatu zuten festa eguna atzerapenarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak