Gurasotasuna eta euskara, bi oinarri horien gainean sortutako webgunea da Guraso.eus, eta gaur Goienako, Txatxilipurdiko eta Arrasateko Udaleko ordezkariek egin duten aurkezpenean azaldu dutenez, bertan egindako berrikuntzak handitzeko eta gauza eta formatu gehiago eskaintzeko bokazioaren ondorio dira.
Hala, itxura aldetik arinagoa eta dinamikoagoa dela azaldu dute, eta webgunearekin kolaboratzen duten aditu eta arituen ekarpenak azpimarratu gura izan dituzte.
Aurrerantzean gainera, gaurkotasunarekin lotutako audio eta bideo gehiago agertuko dira atarian, eta Facebook-en eta Twitter-en bidez sare sozialetan presentzia handiagoa lortu gura dute. Gaineratu dute, era berean, erabiltzaileekin hartu-emana indartu gura dutela, ekarpenak-eta jasotzeko.