'La alegria de la huerta' zarzuelako entseguak, azken txanpan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko urr. 20a, 16:22
Tere Gonzalez –ezkerrean– aurtengo entseguetako bat zuzentzen.

Arrasaten urtero arrakastatsua izaten den zarzuela prestatzeko lanetan aspaldi hasi zen Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa. Aurten La alegria de la huerta taularatuko dute, azaroaren 21ean (19:30), 22an (19:30), 27an (20:00) eta 28an (19:30). Urtero moduan, aurrez jarriko dira salgai sarrerak Arrasate Musikaleko bazkideendako; egoitzan erosi ahalko dira, 16:30etik 19:30era, urriaren 26an, 27an eta 28an. Hori bai, azaroaren 27ko emanaldirako izango dira bakarrik eta bazkide bakoitzak lau sarrera erosi ahalko ditu gehienez, 15 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak