Jostailuzko pop musika, barikuan Arrasateko haurrentzat

Jon Berezibar 2015ko urr. 20a, 16:02

Jostailuekin jotako haurrentzako pop musika egiten du 2princesesbarbudes talde kataluniarrak. Poesia eta musika minimalista duen diskoa euskarara itzuli dute, euskal haurrentzat. Kontzertua egubakoitzean izango da, 18:00etan, Kulturaten.

Helena Casasek eta Marc Marcék osatzen dute taldea eta haurrentzako musika egiten dute, pilarik gabeko jostailuekin. Enciclopèdia baixeta de la nit diskoa egokitu dute eta Gaueko entziklopedia koxkorra liburu-diskoa kaleratu dute. Barikukoa familia osoarentzako ikuskizuna izango da, musika, jolas, clown eta entzun zein ikusizko poesiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak