Azken urte honetan Porco Bravok igoera ederra ikusi du bere karrera musikalean. Ekitaldiak, festibalak eta kontzertuek taldea biraka dute uneoro, eta, oraingo honetan, Arrasatera datoz. Barakaldoko taldea zerbaitek definitzen badu, bere zuzeneko zikin, basati, lotsabako eta dibertigarriak dira. Benetako punk rock talde baten izaera mugagabea igotzen du oholtzara Porco Bravok.
Turbonegro talde eskandinabiarrarekin parekatzen dute askok Barakaldokoen soinua, eta, egia da antzik badutela, baina glam kutsua alde batera uzten dute bizkaitarrek tonu gogorrago baten bila, rock estetikara doaz gehiago. Probokaziorako dohaina dute Porco Bravokoek eta lortzen dute euren musikarekin jarrera axolagabe hori transmititzea entzuleei.