Emilio Arrietaren Marina lanaren emankizuna urriaren 31n izango da Amaia antzokian. Hartara, aurrerapen gisa, aurkezpen saioa egingo dute bihar kultura etxean (19:30). Ibon Robles adituak egile nafarraren eta obraren azterketa txikia egingo du eta Marije Ugalde soprano bergararrak, baxuan Karlos Etxanizek eta pianoa Isabella Blezienek lagunduta, opera bereko aria batzuk abestuko ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.