Lekukoek kontatutakoaren arabera, hautsa xurgatzeko filtroan txinparta batek salto egin, eta hark eragin du sutea. Ke handia barreiatu da fabrika barruan eta suhilatzaileak zein anbulantziak bertaratu dira berehala.
Zorionez, baina, sua emendatzea lortu dute segituan, eta suak berak ez du kalte material larririk eragin. Ke handia eragin du, hori bai, baina keak ere ez du inor kutsatu.
Kalte materialak
Edozein modutan, kalte materialak zenbatekoak diren ikusteko dago. Izan ere, leunketa kabina da Asmobi galdaragintzan lantzen dituzten piezen lanketaren azkeneko pausoa, eta pieza asko zeuden bertan, altzairuzkoak. Bada, suhiltzaileek ura botatzean, baliteke altzairua herdoiltzea, piezak, eta horrek eragingo lituzke kalte materialik handienak.