Gaur arratsaldean Iturripen jokatu den partiduan, EBA ligako denboraldiko lehenengoan, MU La Flecharen aurretik joan da ia uneoro. Hala, lehenengo laurdena izan ezik (14-14 amaitu dute) gainerako hirurak arrasatearrak markagailuan aurretik zirela bukatu dira: bigarren laurdena 33-22 amaitu dute; hirugarrena 55-37; eta azken emaitza 68-55 izan da. 22 puntuko aldea ere lortu du momentu baten MUk.
MUko entrenatzaile Josu Larreategiren esanetan, gogorra izan da gaurko partidua, eta bere mutilek egindako lanaren hiru aspektu azpimarratu ditu: egindako defentsa, lortutako erreboteak eta hiruko saskiratzeetan fin ibili izana. EBA mailan mantentzeko etxean irabazteak duen garrantzia ere nabarmendu du Larreategik, eta bide horretatik jarraitu behar dutela gaineratu.