150 gaztetxo inguru ari dira parte hartzen Musakolako Gazte Egunaren harira Musakolako Komisiñuak eta Gazte Txokoak goizerako zein arratsalderako prestatu dituzten ekintzetan. Hala, goiz partean aurpegia margotzeko aukera, puzgarriak eta bestelako jolasak egon dira. Gaztetxoek sukaldean duten abilezia ere erakutsi ahal izan dute, patata tortillak egin dituzte-eta.
Denek batera bazkaldu dute ondoren, komeni zitzaien-eta gerorako indarrak hartzea. Izan ere arratsaldean zehar, mahai-futbol eta ping-pong txapelketak izango dituzte, baita karaokea ere.