Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza izeneko poesia liburuetako poemak oinarri hartuta, poesia eta musika emanaldia sortu dute Bide Ertzean taldekoek eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek: zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatuko dituzte.
Urriko ekintzak ez dira aste bukaerara mugatzen; hilaren 21ean, esaterako, Zamorako Landan liburuaren tertulia izango dute Jon Etxaberen eta Eneko Barberenaren eskutik (19:00).