Espainia osoko gimnastak espero dira, eta beraz txapelketa "garrantzitsua" izango dela dio kirol taldeko ordezkari Edurne Elkorok. Hirugarren mailan Araitz Altube eta Mirentxu Amozarrain lehiatuko dira, bakarka. Aerodance diziplinan, berriz, taldeka lehiatuko dira Maialen Gallardo, Maialen Diaz, Maite Oliden, Kimi Lopez de Aretxaga eta Leire Ugarte.