Ilusioa mantenduz, motibatu ikastaroan motibatzeko era eta ideia desberdinak ezagutu eta praktikara eramateko aukera zabaltzen da. Automotibazioan eta besteen motibazioan eragiteko tresnak eskaintzeko helburuarekin. Tailer hauek, asteazkenetan emango dira, 5 saiotan. Urriaren 28an, azaroaren 4an, 11an eta 18an, eta abenduaren 2an. Nerea Redondo Otamendi izango da irakaslea eta 18:00etatik 20:00ak arte emango dira ikastaroak. Klaseak euskaraz dira eta matrikulatzeko 12-15 euro ordaindu beharko dira.
Ziberfeminismoa 2.0 tailerrean, Interneten erabileran emakumeen eta gizonen artean ematen diren desberdintasunak, emakumeen kontra ezartzen ari diren indarkeria mota berriak eta Internet eta sare sozialek jabekuntzarako eta antolaketarako eskaintzen duten aukerak aztertuko dira. Susana Manzanedo Aketxe da ikastaroko gidaria. Urriaren 31n eta azaroaren 7an 10:00etatik 14:00etara emango dira klaseak. Tailer hau ere euskara hutsean izango da eta 15-17 euroko prezioa izango du matrikulatzeak.
Izena emateko epea zabalik dago. Astelehenetik eguenera, 10:30etatik 13:30ak bitartean, eta 15:30etatik, 18:30etara. Eguakitzean berriz, 10:00etatik 14:00etara. Emakumeen Txokotik ohartzen dute ikastaroetan parte hartzeko haurtzaindegi zerbitzua jarriko dela, aldez aurretik abisatu ezkero.