Mondranbike martxa egingo dute zapatuan, 34 kilometroko ibilbideaz

Xabier Urtzelai 2015eko urriaren 15a

Iazko Mondranbikeko une baten, ziklistak Udalara bidean.

Joan den domekan Oñatin egindako Iban Altuberen martxari erreleboa hartuko diote Besaideko lagunek zapatuan, Mondranbike martxa antolatuta (09:00etan Musakolako kiroldegian).

Antolatzaileak denon neurrirako martxa antolatzen saiatu dira. Sasoian daudenendako, eta jaitsiera teknikoak atsegin dituztenendako tramu ederrak aurreikusi dituzte (Murun eta Anporretan, esaterako) enduro ikutuaz. Baina jakinda, denek ez dutela bizikleta gainean maila bera, eta lasaiago ibiltzea gura dutenendako ere aukera polita eskainita (25 kilometro, 800 metroko desnibelaz). 

Bizikleta martxa 09:00etan hasiko dute, eta ordubete lehenagotik egongo da izena emateko aukera, kiroldegian bertan (federatuek 5 euro, ez federatuek 10 euro). 

Martxako perfila, eta trakak, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak