2015eko denboraldia, kirol emaitzei begiratuta, Arrasateko atletismoaren urrezko urtea bilakatu da, eta klubetik ere halaxe aitortzen dute, Arrasateko harrobiak emandako lau atleta Europan lehiatu direlako. Batetik, Estonian –Tallin– lehiatu ziren Malen Ruiz de Azua (pertika saltoa), Maialen Axpe (Pertika saltoa) eta Iñigo Uribarren (salto hirukoitza). Eta, Georgian –Tbilisi– lehiatu zen Eneko Carrascal. Han egindako lanaz batera, Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketetan dominak eskuratu zituzten.
Bestalde, kadete mailako Ibai Fernandezek, Eneko Carrascalek, Daniel Martinezek eta David Gartziak ere azpimarratzeko moduko lana egin zuten Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketan, urrea jantzita –errelebotan.
Eta eskola mailan ere lan nabarnena egin dute gaztetxoek. Alex Agiriano Euskadiko txapeldun izan zen luzera saltoan, eta taldeka ere infantil mailan Arrasateko ordezkariak Gipuzkoako txapeldun izan ziren. Lorpen horiek errepikatzeko, baina, denboraldi hasieratik egin behar da lan ondo, eta Arrasate Kanpanzarren hasi dira horretan. Hemen talde argazkiak: