Txapelketako partiduak gaur, egubakoitza, bertan hasiko dituzte (17:30), aurre faseko partiduekin. Hala, fase hori amaitzerakoan jokatuko dituzte koadro nagusiko lehen kanporaketak, eta hor aurrera egiten ez duenak kontsolazio fasea izango du zain.
Hala, zapatuan 09:30ean hasita partidu mordoa egongo da ikusgai Musakolako kantxetan, eta urtero moduan, partidu erabakigarriak arratsalderako utziko dituzte. 17:30ean hirugarren postua eskuratzeko partiduak izango dira. Kontsolazio koadroko finala ere orduan izango da, eta 18:30ean emakumezkoen finala izango da, eta 19:00etan gizonezkoena.
Urtero moduan, AKE Squash taldeak kirol hori herritarrengana zabaldu gura du, eta partiduak ikusteko sarrera doakoa izango da.