Euskarak "dagokion" lekua izan dezan saiatzen dira, besteak beste, musika jartzerakoan euskarari lehentasuna ematen: "Gai sentsiblea da. Herriko musika talde askok gaztelaniaz edo ingelesez abesten dute, eta bertako taldeen musika ere jarri beharra dugu. Saiatzen gara ahalik eta musikarik euskaldunena jartzen. Finean, Euskal Herria euskalduna dugu helburu".
Hainbat ekintza urrian zehar
Euskarari eragiteko kultura ekintzak aukera ederra direla uste dute Jai Zalekoek. Horren adierazle da urriko aste bukaera guztietarako prestatu dutela zerbait. Gaur bertan Eskoriatzako Lukas Prest taldeak dator (18:30); hilaren 16an, Ermuako Puto Amoak Matematikan taldea (18:30); hilaren 17an, The Franky's Verrarter (17:30); hilaren 18an, Bide Ertzean taldearen poesia saio musikatua (19:00); hilaren 21ean, Zamorako Landan liburuaren tertulia Jon Etxabe eta Eneko Barberenaren eskutik (19:00); hilaren 23an, Iker Lauroba (00:00), eta hilaren 24an, amaitzeko, Aretxabaletako Criminal Remains taldearen zuzenekoa (18:30). Bestalde, "ahal den neurrian" saiatzen dira tokiko produktuei lehentasuna ematen.