Alex Txikonek berbaldia egingo du hilaren 13an, Besaidek antolatuta

Xabier Urtzelai 2015eko urriaren 8a

Alex Txikon. www.alextxikon.com

Arrasateko Kulturateko areto nagusian izango da Alex Txikon mendizalearen berbaldia, datorren martitzenean (19:00). Bizkaitarrak badu zertaz jardun, gaur egunera arte egin dituen proiektuak izango dituelako berbagai, baina abenduan bertan Nanga Parbatera abiatuko da, negu sasoian egingo duen azkenaurreko zortzimilakoa egitera. Talde indartsua osatu du, Ferran Latorre Janusz Golab, Ali Sadpara eta Daniele Nardirekin batera.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak