Saioa 17:30ean hasiko da eta parte hartuko duten bertsolariak dira: Eneritz Artetxe, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Aratz Igartzabal, Iñaki Gurrutxaga eta Felix Zubia. Bertsolariek binakako lau lan egin beharko dituzte eta, bakarka, kartzelako lana.
Domekan Andoainen egingo da hurrengo saioa eta azaroaren 1ean, Ormaiztegin, final laurdenetako fasearekin hasiko dira.