"Guztionak diren espazio publikoak errespetatzeko" eskaria egin du alkateak eta "guztion ondare" dena zaintzeko deia egin. Garbiketa lanek 10.190 euroko kostua izan dute oraingoan eta ohar bidez jakinarazi dutenez, "izugarrizko kaltea" eragin da, bai pintaketek eurek zein horiek ezabatzeko erabiltzen diren produktu kimikoek duten eraginarengatik, harrizko hormak garbitzeko zailak baitira. Udalarentzat, "amaiera eman" behar zaio "pintaketen ondorioz islatzen den utzikeri eta zikintasun irudiari". Ubarretxenak dio helburua dela "bisitariei eta bereziki herritarrei herri atseginagoa eta garbiagoa eskaintzea" eta kontzientziazio ahalegina egiteaz gain, iragarri du adierazpen taulak ipiniko dituztela herritarrek bertan jar ditzaten kartelak.