Berria egunkariak dioenez, Leioan atxilotu zuen astelehenean Ertzaintzak Erandion hilda agertutako emakumearen bikotekidea, hilketa egotzita. Goizaldean aurkitu zuten Almudena Matarranzen gorpua, bikotekidearen eta haren amaren etxean, indarkeria zantzuekin.
Arrastorik utzi gabe ihes egina zen gizona zapatuaz geroztik. Eta astelehen arratsaldean atxilotu zuten Leioan. Biktimak 39 urte zituen, eta Bilbon bizi zen.
Aurten Euskal Herrian genero indarkeriaren ondorioz hil den hirugarren andrazkoa da.