Urriaren 17an Gazte Eguna ospatuko dute Arrasateko Musakola auzoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko urr. 5a, 15:21
Iazko Gazte Egunean karaokea izan zuten.

Aurten ere haur eta gaztetxoei zuzendutako ospakizun eguna antolatu du Musakolako alkatetzak. Urriaren 17an ospatuko dute aurten, egun osorako askotariko ekintzekin: puzgarriak, sukaldaritza lehiaketa, herri bazkaria, karaokea... Musakolako Herri Eskolaren bueltan izango dira ekintza, gazte txokoaren atarian. Antolatzaileek aurreratu dute plaza mugatuak izango direla herri bazkarian eta egunean bertan 10:00etatik 12:30era eman beharko da izena. 

Jarraian, urriaren 17rako egitarau osoa: 

Goizean, 11:00etatik aurrera

Herriko gazteendako jolasak:

Puzgarriak

Aurpegi margotzea

Musatxef taldekako sukaldari lehia

Eguerdian

13:30etik 14:00etara: Herri bazkaria auzoko gazteendako eta kuadrilendako; 13 urtetik beherakoentzako. Doakoa izango da egunean bertan eman beharko da izena, 10:00etatik 12:30era. Plaza mugatuak egongo dira.

Arratsaldez

1 irabazteko! jolasa. Froga motzak, askotariko trebeziak lantzeko. 

Karaokea

Mahaiko tenis eta futbol txapelketak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak